Ba al zenekien?
Lan prekaritatea lotuta dago behin-behinekotasunarekin, partzialtasunarekin eta soldata baxuarekin
Gipuzkoan, behin-behineko tasa Estatuko batez bestekoa baina altuagoa da, lanen kopuruaren laurden bat baino gehiago behin-behinekoak dira, eta lanaldi partzialeko kontratuek Estatuko batez bestekoa gainditzen dute.
Gainera, langabezian dauden pertsonen %61 iraupen luzekoak dira. Behin-behinekotasuna, partzialtasuna, prekaritatearensinonimoak dira, eta kasu askotan, pobreziarena.
Donostian lanean egon arren, soldata prekarioa osatzeko DBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) eskatzen dutenen kopurua %22,2ra igo da (Euskadiko batez besteko 2 puntu gainetik).
2010 urtetik honaino, ostalaritzako BPG (barne-produktu gordin) ia bikoiztu egin da, baina ostalaritzako hitzarmenak berritu gabe jarraitzen du
Donostiako udaleko Sustapenaren datuen arabera, Donostian ostalaritzak BPGri egiten dion ekarpena %3,53tik %5,9ra pasa da 2010 eta 2015 urteen artean. Bitartean, PBGn industriaren pisua tarte berean, %12,32tik %5,5era jaitsi da, eta eraikuntzaren pisua 7,29tik 5,6ra. Hau da, ostalaritzaren sektorea da mozkinak gehien igo dituena.
Hala ere, ostalaritzaren hitzarmena 2010etik berritu gabe dago.
Toki-administrazioak diru publikoarekin prekaritatea sustatzen duten enpresa eta enpresariak laguntzen ditu
Donostiako Sustapenak, milaka euroko laguntza publikoak ematen dizkie Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea bezalako erakundeei.
Enpresari erakunde honek, Donostiako saltokien %50 biltzen ditu, eta orain gutxi ADEGIk eta sindikatuek adostu duten hitzarmena zinatzeari uko egin dio, non soldata igoera eta asteko 2 jaiegun jarraian jasotzen dituen.
Lan prekaritateak emakumearen izena dauka
Martxoaren 2018an, emakumeek zinatutako kontratuen %50 behin-behinekoak eta lanaldi partzialekoak izan ziren, gizonen artean %25a izanik.
Gainera, zaintzaren sektorean prekaritatea itzela da, egoitzetako langileek edo etxez etxeko laguntza zerbitzuetako langileen borrokak erakutsi duten bezala, prekaritatearekin bukatzeko eta lan baldintza duin batzuk lortzeko.
2018ko ekainean 7.740 pertsona zeuden langabezian: 3.404 gizonak eta 4.336 emakumeak. Gizonen %43,7 eta emakumeen %56,3 dauden langabeek 45 urte baino gehiago daukate eta hala ere diru laguntza publiko gehiago ematen zaio gizonen enpleguari.
Enpresek ez dute betetzen dibertsitate funtzionala duten langileak kontratatzeko obligazioa
Gipuzkoan, dibertsitate funtzionala duten pertsonei ez zaizkie lan duinak eta egokiak eskaintzen.
2016 eta 2017 urte artean, dibertsitate funtzionala duten pertsonen behin-behineko tasa %23,53ra igo da, %3,68 behin-behineko tasa orokorra izanik.
Gainera, irisgarritasun egokia duten toki gutxi dago.
Merkataritza zentro handiek sortzen dutena baina enplegu gehiago suntsitzen dute
Hainbat ikerketek erakusten duten bezala, merkataritza zentro handi batek sortzen duen enplegu bakoitzeko, 1,4 tokiko merkataritza enplegu suntsitzen dira (5 izanik, tokiko merkataritza enplegua eta hornitzaileak batzen badira – Informe Sanuy “Defensa del petit comerç”)
Ez dirudi beraz merkataritza zentro handiak soluzioa direnik, bide ezberdinetatik erakutsi baita merkatari txikiek enplegu gehiago sortzen dutela.
Gainera, tokiko merkataritzaren onuren %50 udalerrian geratzen dira, banaketa enpresa handiek %5 bakarrik inbertitzen duten bitartean.
2011 eta 2016 urteen artean, txikizkako merkataritzako 278 saltoki itxi egin dira Donostian; hala ere, PNVk eta PSEk legealdi honetan adostu dute Garbera handitzea, Illunben beste merkataritza zentro bat irekitzea eta Belartzan berrI bat eraikitzea adostu dute.
Kontratatutako langile kopuruaren erdia hitzarmen zahartuekin ari dira lanean
Gipuzkoan, 50.000 langile baino gehiago kondizio prekarioetan eta inolako babesik gabe ari dira lanean.
Negoziazio kolektiboaren blokeoak emakumeen lan baldintzetan eragin zuzena dauka, emakumeak sektore atomizatuetan dihardutelako lanean, eta, honela, soldata arraila Gipuzkoan Euskadikoa baino 1.000 € handiagoa da: 8.426 Gipuzkoan, 7.551 Euskadin.
Gipuzkoa da ERE kopurua gehien handitu den Euskadiko lurralde historikoa
%53,1era iritsi da azken urtean.
Neurriak
- LAN IRUZURRARI AURRE EGITEA, UDALTZAINGOA ETA LAN-IKUSKARITZAREN ARTEKO LANKIDETZA HITZARMEN BATEN BITARTEZZERBITZU PUBLIKOETAKO KONTRATAZIOETAN GIZARTE-KLAUSULAK SARTZEAGIZARTE-ELKARRIZKETA ETA NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA SUSTATZEKO SINDIKATU ETA PATROIAREN ARTEKO NEGOZIAZIO MAHAIA BABESTEADIRU LAGUNTZA PUBLIKOAK ENPLEGU DUINA SUSTATZEN DUTENEI BIDERATZEAKUDEAKETA ZUZENA BERRESKURATZEKO ZERBITZUAK UDALERA ITZULTZEA (ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA, ERREPIDE GARBIKETA…)